Ohiko galderak

Ondoren, energia-ekimen horren inguruan sor daitezkeen zalantza gehienen erantzuna aurki dezakezu.

Ohiko galderak

Nola funtzionatuko du Aiarako Ekiolak?

Aiarako Ekiolak 1,25 MWeko eguzki-panelen instalazio bat du Amurrioko lursail batean. Kooperatibako bazkide egiten diren pertsonek instalazio horren jabetzaren zati bat eskuratuko dute kapital-ekarpen baten truke. Partaidetza horrekin, beren etxeetako kontsumo elektrikoaren % 100 estaltzeko adina energia sortuko dute.

Nor izan daiteke Aiarako Ekiolako bazkide?

Lehenengo fase batean, honako hauei emango zaie bazkide izateko aukera:

  • Aiarako kuadrillako bizilagunak edo familiak
  • Aiarako merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak, urtean 30.000 kWh baino gutxiago kontsumitzen dutenak
  • Tokiko jarduera ekonomiko txikiak eta ertainak (betiere kontsumo-muga gainditzen ez badute). Urtean 30.000 kWh baino kontsumo txikiagoarekin
  • Partaidetzaren banaketa, hasiera batean, % 80koa izango da etxeko kontsumitzaileentzat eta % 20koa gainerako kontsumitzaileentzat.

 

Bigarren fase batean aukera zabaldu egingo da (familiek lehentasuna izango dute bigarren fase honetan) eta honako partaide hauek onartuko dira:

  • Inguruko herrietako bizilagunak edo familiak
  • Inguruko hirietako merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak
  • Inguruko herrietako jarduera ekonomiko txiki eta ertainak
  • Lekurik balego, urteko 30.000 kWh-ko kontsumo-muga gainditzen duten jarduera ekonomikoak

• Urtean 30.000 kWh baino gehiagoko kontsumitzaileak, ETEak badira.

Zer egin behar dut bazkide egiteko?

https://aiara.ekiola.eus/bazkide-izan-nahi-dut/Bazkide egiteko lehen ordainketa bat egin beharko da. Egin beharreko kapital ekarpena ezberdina da bakoitzaren argindar kontsumoaren arabera: egin kalkulua formulario hau beteta.

Zer abantaila ditu Aiarako Ekiolako bazkide izateak?

1. Bazkidea bere energiaren jabe izango da, eta KM0 energia berriztagarria kontsumituko du
2. Bazkideak argindar fakturan aurreztuko du hilero, momentuko prezioaren arabera
3. Bazkideak kooperatibaren erabakietan parte hartuko du

Zein prezio izango du energiak Aiarako Ekiolan?

Sortzen den energiak <30 €/MWh-ko prezioa izango du, instalazio fotovoltaikoa zure uneko kontsumoa estaltzeko nahikoa energia sortzen ari den momentuetan (merkatuko bataz besteko prezio historikoa eta gaur egungo prezioa baino nabarmen baxuagoa da kopurua). Prezio hori da Aiarako Ekiola kooperatibari energia hori ekoiztea kostatzen zaiona.

Instalazio fotovoltaikoa behar duzuna baino energia gehiago ekoizten ari denean, soberakina merkatura saldu eta salmentarengatik konpentsazio bat jasoko duzu. Gutxiago ekoizten ari denean, berriz, falta dena merkatutik erosiko da, argindarrak momentu horretan merkatuan duen prezioan. Hori guztiori Aiarako Ekiolak kudeatuko du eta informazio guztia merkaturatzaileak bidaliko dizun fakturan azalduko zaizu.

Nola iristen da instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia bazkideen etxeetara?

Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia sarera isurtzen da, eta bazkideak saretik kontsumitzen du, orain arte bezala. Hori horrela, etxeetan ez da inolako instalaziorik egin behar. Merkaturatzaileak hilero igorriko dizun fakturaren bitartez lotzen dira instalazio fotovoltaikoaren sorkuntza eta zure etxeko kontsumoa.

Bazkideek urte osoan eta 24 orduz argindarra izatea ziurtatuta al dute?

Bai. Ibedrolak kudeatzen duen argindar banaketa sare orokorrak matxurarik ez duen bitartean etxean argindarra izango duzula bermatuta dago, gaur egun bezala.

Aiarako Ekiolako bazkideek orain arte bezalaxe energia kontsumo normala ziurtatuta izango dute, nahiz eta Amurrioko sorkuntza plantan (eguraldiagatik edo bestelako arazoengatik) energia sorkuntzan etenak egon. Sortzen den energia sare orokorrera bideratuko da, eta bazkideek kontsumitzen duten energia sare orokorretik hartzen da. Beraz, bazkideek gaur egun hartzen duten bezala hartuko dute gero ere behar duten energia, sare orokorretik. Ezberdintasuna da kontsumitzen duten energia adina (edo gehiago) bideratuko dutela sarera, energia berriztagarria gainera.

Nola eragingo du nire argindar fakturan?

Aiarako Ekiola kontsumo kooperatiba da. Bazkideak bere hileroko kontsumo fakturan kooperatiban parte hartzeagatik hurrengo kontzeptu bereziak ikusteko aukera izango du:
• Kontsumituriko energia sorkuntza kostuaren arabera baloratuko da

Hileroko faktura, bazkideak Kooperatibaren komertzializadorari ordainduko dio.

Irabazi asmorik gabea denez, kooperatibak kostu-prezioan salduko du energia, eta horrek bazkide egiten diren askori gaur egun ordaintzen duen fakturarekin alderatuta hileroko aurreztea ekar dakioke.

Diru-irabazirik egon al daiteke Aiarako Ekiolan?

Ez. Ez bazkideek, ez bazkide kolaboratzaileek, ezta Aiarako Ekiola kooperatibak ere ez dute diru irabazirik izango. Izan ere, Aiarako Ekiola kooperatiba soziala izanik, diru irabaziak sortuko balira (energia gehiago sortu duelako kontsumitu duena baino, adibidez), behartuta legoke tokiko proiektu sozialetara bideratzera (Amurrioko proiektu sozialak, Aiarako Ekiolaren etorkizuneko ekimenak...). Erabaki horiek kooperatibako bazkideek hartuko dituzte.

Bazkideek diru-galerarik izan dezakete?

Ez. Bazkide egiteko hasierako kopurua ordainduta, hileroko fakturaz gain ez dute bestelako ordainketarik egingo.

Nor dago guzti honen atzean?

Arabako Foru Aldundiak, Enargiren bitartez gain, Ekiola kooperatibak hartzen du parte proiektuan. Ekiola Mondragon Taldeko Krean kooperatibak eta EEEk (Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza) osatzen dute.

Zer gertatzen da bazkideak bazkide izateari utzi nahiko balio?

Bazkideak aukera du edozein momentutan baja emateko. Hasieran egindako inbertsioa itzuliko litzaioke, betiere Aiarako Ekiola kooperatibaren estatutuek ezartzen duten modu eta epeetan.