Gure komunitatean biltzen dira:
- Herritarrak.
- Administrazio publikoak.
- Enpresa txiki eta ertainak.
- Ostalaritza-establezimenduak eta saltokiak.
- Lehen sektorea.
Aiarako Ekiola energia-kooperatiba bat baino gehiago da; etorkizun jasangarri eta bidezkoago batean sinesten duten pertsonen komunitatea da. Ekimen honetan parte hartzera eta zure energia kontrolatzera gonbidatzen zaitugu.