Zer da Aiara Ekiola?

Eguteraren helburua da tokiko energia berriztagarria ekoiztea, bazkideen energia beharrak hornitzeko.

Aiarako Ekiola energia sorkuntza eta kontsumorako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Aiarako Ekiola. Lehen pauso gisa, hektarea bateko eguzki-panel planta bat eraikiko du kooperatibak, Amurrion. 650 etxeren energia elektrikoaren kontsumo totala asetzeko besteko eguzki energia sortuko dugu bertan.

Kooperatibako bazkide diren herritarrek, kapital ekarpen baten truke, euren etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute Amurrioko parke fotovoltaikoan.

Amurrion energia berriztagarrien sorrera eta kontsumoa sustatu nahi ditugu, baita komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu ere, energia-eredu iraunkorrago baterako trantsizioan.

Energia-iturri garbia eta ekonomikoa eskaintzeaz gain, Aiarako Ekiola kooperatibak ingurumen-iraunkortasunar en garrantziari buruzko kontzientzia sortu eta paradigma-aldaketa sustatu nahi ditu, energia-baliabideen erabilera arduratsuagoa izan dadin.